Ohiko Galderak

1. NORK HAR DEZAKE PARTE ZAINTZAREN ALDEKO FORU ITUNEAN?

Zainketen aldeko Foru Ituna. Programan parte hartzea eskatzen ahalko dute honako hauek:

  • –Nafarroako Gobernuko departamentuek eta/edo zuzendaritza nagusiek.
  • –Nafarroako Foru Komunitateko gizarte erakunde publiko zein pribatuek.
  • –Enpresen edo denden elkarteek.
  • –Gizarte izaerako elkarteen federazioek, erakunde batzordeak edo koordinatzaileak.

Departamentu/erakunde horiek NABIri eskatuko diote parte hartzea, webgunean xede horretarako eskuragarri dagoen dokumentuaren bidez:  https://pactoscuidados.igualdadnavarra.es/eu/.

Hemen kontsulta dezakezu programa onartzeko ebazpena:

https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2022/234/16

2. ZEIN TOKI-ERAKUNDEK PARTE HAR DEZAKE ZAINTZAREN ALDEKO TOKIKO HITZARMENEN PROGRAMAN?

Toki esparruan, programan parte hartzea eskatzen ahalko dute Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean araututako Nafarroako tokiko erakunde guztiek.

Tokiko erakundeek Zainketen aldeko Tokiko Ituna sinatzeko aukera izanen dute, udalerri bakarrean garatu eta ezartzeko edo, espazio, biztanleria edo bestelako arrazoiengatik, Mankomunitatea edo Tokiko Ekintza Taldea osatzen duten udalerriak inplikatzen dituzten Tokiko Itunak sinatzeko aukera izaten ahalko dute.

 

Zainketen aldeko Tokiko Itunak. Programan parte hartzeko baldintzak ezartzen dira:

  1. urtea:

Zainketen aldeko Itunak Nafarroan programan parte hartzeko eskabideak NABIri zuzendutako eskaera ofizialaren ordena zorrotzean onartuko dira, webgunean xede horretarako eskuragarri dagoen dokumentuaren bidez: https://pactoscuidados.igualdadnavarra.es/eu/ 2023. urterako, eskaerak aurkezteko epea 2022/12/31n amaituko da.

Honako hauek eskabidea bidali ahalko dute:

–Uneren batean Nafarroako Berdintasunerako Institutuarekin kontziliazioaren aldeko tokiko ituna sinatu eta formalizatu duten tokiko erakundeak edo tokiko ekintza taldeak.

–Egitura organikoan berdintasunerako teknikaria duten tokiko erakundeak edo tokiko ekintza taldeak.

  1. urtetik aurrera:

Gehienez ere 20 eskabide onartuko dira urtean, indarreko urtearen urtarrilaren 1a eta otsailaren 15a bitartean bidaliak. Eskabideak irizpide hauei jarraikiz baloratuko dira:

–Lehenik, lehentasuna izanen dute uneren batean NABIrekin sinatu eta formalizatutako kontziliazioaren aldeko tokiko ituna izan duten tokiko erakundeek edo tokiko ekintza taldeek.

–Bigarrenik, 3.000 biztanleko edo gehiagoko populazioa duten tokiko erakundeak, mankomunitateak, tokiko ekintza taldeak edo udal elkarteak*, kontziliazioaren aldeko tokiko itunik inoiz izan ez dutenak, honako ordena honetan:

  • Egitura organikoan berdintasunerako teknikaria dutenak.
  • Egitura organikoan berdintasun arloko zinegotzigoa, batzordea edo berdintasun alorra edo berdintasun gaietan funtzioak dituztenak.
  • Berdintasun gaietarako berariazko aurrekontua dutenak.

Talde bakoitzaren barnean berdinketa gertatzen bada, lehentasuna emanen zaie biztanle gehieneko tokiko erakundeen, mankomunitateen, tokiko ekintzako taldeen edo udal taldeen eskaerei.

Hemen kontsulta dezakezu programa onartzeko ebazpena:

https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2022/234/16

3. AURKEZTEN AHAL NAIZ TOKI ERAKUNDEEI ZUZENDUTAKO INAI/NABI DIRULAGUNTZARA, “ZAINKETEN ALDEKO TOKIKO ITUNAK” PROGRAMAREN 2023. URTEAN PROIEKTUAK GARATZEKO?

Zure toki-erakundeak Zainketen aldeko Tokiko Itun bat sinatuta badu eskaera egiteko unean edo, programan 2022ko abenduaren 31 baino lehen parte hartuz gero, 2023an sinatzeko zain badago, dirulaguntza hori eska dezakezu.

Gogoratu eskaera egiteko epea 2023ko apirilaren 21ean amaitzen dela.

Dirulaguntza honen ebazpena hemen kontsulta dezakezu:

https://bon.navarra.es/es/anuncio/-/texto/2023/57/16

4. ZEINTZUK DIRA ZAINKETEN ALDEKO TOKIKO ITUNAK EGITEKO PROGRAMAREN DIRULAGUNTZA ESKATZEKO, GAUZATZEKO ETA JUSTIFIKATZEKO EPEAK?

Dirulaguntza eskatzeko epea NAOn argitaratzen den egunean hasiko da, 2023ko martxoaren 22an, eta hilabete bat geroago bukatuko da, 2023ko apirilaren 21ean.

Programatutako jarduerak gauzatzeko aldia 2023ko urtarrilaren 1etik 2023ko azaroaren 10era bitartekoa da.

Jarduerak justifikatzeko epea: 2023ko azaroaren 10a baino lehen, proiektuaren justifikazio osoa egingo da, 2023ko urtarrilaren 1etik azaroaren 10era egindako gastua bilduko duen dokumentazio tekniko-ekonomikoa aurkeztuta.

Dirulaguntza honen ebazpena hemen kontsulta dezakezu:

https://bon.navarra.es/es/anuncio/-/texto/2023/57/16

5. ZAINKETEN ARLOAN ZER EKINTZA ZEHATZ ETA NEURGARRI DIRA DIRUZ LAGUNTZEKOAK?

Prozesu hori gauzatzeko, jarraian zehazten diren bost esku-hartze ardatzetako batekin lotutako ekintzak eginen dira:

  1. a) Sentsibilizazioa zainketen arloan, balioak aldatzeko eta orokortzeko.

Zainketari eta horri eskaintzen zaion denborari ikusgarritasuna eta garrantzia emateko ekintzak: gure burua zaintzea/zaintza pertsonala, beste pertsona batzuk zaintzea eta gure ingurua zaintzea (fisikoa, soziala eta naturala).

  1. b) Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko prestakuntza/gaikuntza.

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari eta zainketari lotutako beste ezagutzak, metodoak, jarrerak eta balioak ikasteko eta jasotzeko jarduketak, pertsonen eta ingurukoen bizitzaren eta ongizatearen hainbat alderditan eragina dutenak. Prestakuntza horren helburua da emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasuna lortzea eta zainketaren banaketari buruzko esperientziak ezagutzea, zabaltzea eta elkarrekin partekatzea.

  1. c) Barne neurriak zainketak administrazioko eta erakunde sozial, publiko eta pribatuetako langileen artean banatzeko.

–Kontziliazioa, erantzukidetasuna eta zainketa-lanen banaketa ekitatiboa bultzatzeko neurriak administrazioko eta erakunde sozial, publiko eta pribatuetako langileentzat, eta pertsona horien ongizatearen eta osasunaren aldeko neurriak.

–Zainketaren arloko langileen lan, gizarte eta osasun arloko baldintzak hobetzeko neurriak eta zainketa-lan hori balioestekoak.

  1. d) Zainketei buruzko politika publikoak edo herritarrei zuzendutako ekintzak, administrazioak eta erakunde publiko eta pribatuek bultzatutakoak.

Pertsonak zaintzea bultzatzen duten eta herritar guztiei arreta eta zaintza errazten laguntzen duten neurriak, arreta berezia eskainiz haurrei, adinekoei eta/edo mendekoei eta kolektibo bereziki kalteberei.

  1. e) Zainketak banatzearren herritarrei zuzendutako neurriak eta ekintzak, gizarte erakundeek proposatu eta bultzatutakoak, Tokiko Itunerako.

Pertsonak zaintzea bultzatzen duten eta herritar guztiei arreta eta zaintza errazten laguntzen duten neurriak, arreta berezia eskainiz haurrei, adinekoei eta/edo mendekoei eta kolektibo bereziki kalteberei.

Dirulaguntza honen ebazpena hemen kontsulta dezakezu:

https://bon.navarra.es/es/anuncio/-/texto/2023/57/16

6. Noiz sinatzen dira zainketen aldeko toki itunak?

Trantsizio aldia 2022ko abenduaren 31n amaituko da. 2023ko urtarrilean hasten ahalko da sinatzen zainketen aldeko toki itunak. Hala ere, programan parte hartzeko interesa duten udalek lehenago egiten ahalko dute horretarako eskaera.

Eskaera zain geratuko da 2023. urtea hasi arte, baina beti errespetatuko da parte hartzeko eskaera ordena, toki entitateko zainketen aldeko toki ituna sinatu eta hasteari dagokionez.

7. Nork eskatzen ahal du Nafarroako Zainketen aldeko Itunen Programan parte hartzea?
  • Foru Ituna: Zainketen aldeko Foru Itunean parte hartu nahi duten departamentuak, erakunde publiko eta pribatuak eta entitate sozialak.
  • Toki Itunak: udal alkatetzak, mankomunitateetako edo udal elkarteetako lehendakaritza, Zainketen aldeko Toki Itunak eratzeko, edo haietarako deia egiteko.
8. Nork eta nola egin dezake bat Zainketen aldeko Foru Itunarekin?

Itunaren parte izan nahi duten departamentuek eta beste administrazio publikoek, entitate publikoek eta pribatuek eta gizarte zibilak bat egiten ahalko dute Zainketen aldeko Foru Itunarekin.

Horretarako, parte hartzeko maila bat edo batzuk hautatuta (2. eranskina), Atxikimendu Eskaera bidali beharko dute NABIra posta elektronikoz edo webgunearen bidez.

NABIk eskaera onartu ondoren, Konpromisoen Adierazpena (3. eranskina) bete eta bidali beharko da erakunde horretara bertara, parte hartze mailari dagozkion konpromisoak aukeratuta.

 

9. Nork eta nola egin dezake bat zainketen aldeko foru itunekin?

Kasuan kasuko itunaren parte izan nahi duten udalek eta beste toki administrazio publikoek, udal entitate pribatuek eta gizarte zibilak bat egiten ahalko dute zainketen aldeko toki itunekin.

Horretarako, parte hartzeko maila bat edo batzuk hautatuta (2. eranskina), Atxikimendu Eskaera bidali beharko dute posta elektronikoz Toki Itunaren Koordinazio Organo egokira.

Toki Itunaren Koordinazio Organoak eskaera onartu ondoren, Konpromisoen Adierazpena (3. eranskina) bete eta bidali beharko da organo horretara bertara, parte hartze mailari dagozkion konpromisoak aukeratuta.

 

10. Zein dira zainketen aldeko itunetan parte hartzeko mailak, eta zer konpromiso dagozkio maila bakoitzari?

Zainketen aldeko itunetan parte hartzeko lau maila daude, honako konpromiso hauekin:

   Zuzendaritza maila

  • Zainketen aldeko Itunetako printzipioak, kontzeptuak eta baldintzak direla eta, parte hartu zabaldu eta aldeztea; Zainketen oinarriak dokumentuan daude zehaztu eta garatuta.
  • Konpromisoen dokumentua sinatzea, Itunetan parte hartu baino lehen.
  • Itunaren etapa guztietan parte hartzea.
  • Pertsona bat titular eta beste bat ordezko izendatzea bere departamentu edo entitatea ordezkatzeko, Itunaren maila horretan parte har dezan, kasuan kasuko eginkizunak betez.
  • Bitarteko humano, material, ekonomiko eta/edo logistikoen ekarpena egitea Ituna diseinatu eta garatzeko.
  • Departamentu/Entitatearen ezagutzak, esperientziak eta jardunbide onak partekatzea, zainketez eta emakume eta gizonen arteko berdintasunaz den bezainbatean, helburu komunak lortzeko.
  • Ituna ongi garatzeko egiten diren prestakuntza saio guztietan parte hartzea.
  • Zainketen aldeko Ituna lehenestea, funtsezko elementua baita entitate bakoitzaren politiketan eta ekintzetan.
  • Zainketak eta emakume eta gizonen arteko berdintasuna txertatzea bere politiken eta jarduketen zeharkako ardatz moduan.
  • Ituna diseinatu eta garatzeko pertsonak eta profesionalak izendatzea, departamentu/entitate parte hartzailea ordezkatuz.

Koordinazio teknikoaren maila:

  • Zainketen aldeko Itunetako printzipioak, kontzeptuak eta baldintzak direla eta, parte hartu zabaldu eta aldeztea; Zainketen oinarriak dokumentuan daude zehaztu eta garatuta.
  • Konpromisoen dokumentua sinatzea, Itunetan parte hartu baino lehen.
  • Itunaren etapa guztietan parte hartzea.
  • Pertsona bat titular eta beste bat ordezko izendatzea bere departamentu edo entitatea ordezkatzeko, Itunaren maila horretan parte har dezan, kasuan kasuko eginkizunak betez.
  • Departamentu/Entitatearen ezagutzak, esperientziak eta jardunbide onak partekatzea, zainketez eta emakume eta gizonen arteko berdintasunaz den bezainbatean, helburu komunak lortzeko.
  • Ituna ongi garatzeko egiten diren prestakuntza saio guztietan parte hartzea.
  • Parte hartzea eta ekarpenak egitea Urteko Lan Programetako ekintza propio eta komunen diseinu eta garapenean.
  • Zainketen aldeko Ituna lehenestea, funtsezko elementua baita entitate bakoitzaren politiketan eta ekintzetan.
  • Zainketak eta emakume eta gizonen arteko berdintasuna txertatzea bere politiken eta jarduketen zeharkako ardatz moduan.

  Lantaldeen maila:

  • Zainketen aldeko Itunetako printzipioak, kontzeptuak eta baldintzak direla eta, parte hartu zabaldu eta aldeztea; Zainketen oinarriak dokumentuan daude zehaztu eta garatuta.
  • Konpromisoen dokumentua sinatzea, Itunetan parte hartu baino lehen.
  • Itunaren etapa guztietan parte hartzea.
  • Pertsona bat titular eta beste bat ordezko izendatzea bere departamentu edo entitatea ordezkatzeko, Itunaren maila horretan parte har dezan, kasuan kasuko eginkizunak betez.
  • Departamentu/Entitatearen ezagutzak, esperientziak eta jardunbide onak partekatzea, zainketez eta emakume eta gizonen arteko berdintasunaz den bezainbatean, helburu komunak lortzeko.
  • Ituna ongi garatzeko egiten diren prestakuntza saio guztietan parte hartzea.
  • Parte hartzea eta ekarpenak egitea Urteko Lan Programetako ekintza propio eta komunen diseinu eta garapenean.
  • Departamentu/Entitatetik garatzen diren programak eta ekintzak berrikusi eta eguneratzea, Zainketen aldeko Itunekin lerrokatu eta koordinatzeko.

    Itunaren Biltzar maila:

  • Zainketen aldeko Itunetako printzipioak, kontzeptuak eta baldintzak direla eta, parte hartu zabaldu eta aldeztea; Zainketen oinarriak dokumentuan daude zehaztu eta garatuta.
  • Konpromisoen dokumentua sinatzea, Itunetan parte hartu baino lehen.
  • Itunaren etapa guztietan parte hartzea.
  • Pertsona bat titular eta beste bat ordezko izendatzea bere departamentu edo entitatea ordezkatzeko, Itunaren maila horretan parte har dezan, kasuan kasuko eginkizunak betez.
  • Bitarteko humano, material, ekonomiko eta/edo logistikoen ekarpena egitea Ituna diseinatu eta garatzeko, departamentu edo entitatearen egoeraren arabera.
  • Departamentu/Entitatearen ezagutzak, esperientziak eta jardunbide onak partekatzea, zainketez eta emakume eta gizonen arteko berdintasunaz den bezainbatean, helburu komunak lortzeko.
  • Ituna ongi garatzeko egiten diren prestakuntza saio guztietan parte hartzea.
  • Parte hartzea eta ekarpenak egitea Urteko Lan Programetako ekintza propio eta komunen diseinu eta garapenean.
  • Zainketei lotutako ekintzak eta proposamenak sustatzea.
  • Ituneko Urteko Lan Programan sartutako ekintza zehatzak garatzea.

 

11. Nola aukeratu zer parte hartze mailarekin bat egin?

Parte hartze maila bat edo batzuk aukeratzea. Maila bakoitzerako, departamentua, udala edo elkarte munizipala edo entitatea ordezkatzen duen pertsona bat izendatuko da (pertsona desberdin bat maila bakoitzerako):

  • Itunaren Zuzendaritza eta Koordinazioa
  • Lantaldeak Ituna kudeatu eta antolatzeko
  • Biltzarra: Ituneko departamentu, udal edo elkarte munizipal eta entitate guztien ordezkariekin.

Hautaketa hori Atxikimendu Eskaera (2. eranskina) betetzean eta Konpromisoen Adierazpena (3. eranskina) sinatzean eginen da.

12. Zenbat pertsona izendatu behar ditut Zainketen aldeko Itunean parte hartzeko?

Titular bat izendatu beharko da bere departamentua edo entitatea ordezkatzeko, bai eta ordezko bat ere, programarekin bat egitea eskatzen duten parte hartze maila bakoitzerako.

Izendatze hori Konpromisoen Adierazpenean bertan (3. eranskina) eginen da.

13. Nola eskatu sinatuta eta abian jarrita dagoen itun batean parte hartzeko?

Sortuta dagoen itun batekin bat egiteko interesa duen departamentuak edo entitateak eskatuko du atxikimendua:

  • Foru Ituna: atxikimendu eskaera (2. eranskina) NABIri bidalita webgunearen bidez edo posta elektronikoz.
  • Toki itunak: atxikimendu eskaera (2. eranskina) kasuan kasuko toki itunaren zuzendaritza organoari bidalita.

Atxikimendua onartu ondoren, departamentuak edo entitateak Nafarroako Zainketen aldeko Itunen Programako Konpromisoen Adierazpena dokumentua sinatuko du, zeina webgunean eta 3. eranskinean baitago.

Adierazpenean, parte hartze maila bat edo batzuk aukeratu beharko ditu. Maila bakoitzerako, pertsona bat departamentuaren edo entitatearen ordezkari izendatuko da (desberdina maila bakoitzerako):

  • Helbidea
  • Itunaren koordinazioa
  • Lantaldeak Ituna kudeatu eta antolatzeko
  • Batzarra

Ondoren, derrigorrezko hasierako prestakuntzara deituko zaio, zeina bat egindako itunean departamentua edo entitatea ordezkatzen duten pertsonentzat baita. Prestakuntza horrek bi ordu irauten du, eta Nafarroako Berdintasunerako Institutuak ematen du.

14. Zaintzen aldeko Itunean sartzeko jarduerak proposa ditzaket? Nola eginen dut?

Zure departamentuak edo entitateak proposatu diren bost esku hartze ardatzetako baterako lan jarduerak proposatzen ahalko ditu, Urteko Lan Programa diseinatzean (Biltzarraren urteko azken saioan).

15. Zer egin behar dut Ituneko Urteko Lan Programetan proposatutako jardueraren baten arduraduna banaiz?

Jarduera baten ardura duen departamentu edo entitate moduan, eta ardura partekatua izanda beste departamentu edo entitate batzuekin, jarduera garatzea ahalbidetuko duten lantaldeak osatuko dira. Lantaldearen ardura izanen dira ardurapean dituzten jarduerak abian jartzea, ongi gauzatzen laguntzea eta jarraipena eta ebaluazioa egitea, bai eta azken txostena egitea ere.

Jarduera baten erantzule bakarra izaki, jarduera ongi gauzatzen lagunduko du, gauzatze egokia bultzatuko du, jardueraren jarraipena eta ebaluazioa eginen ditu, bai eta kasuan kasuko azken txostena ere.

16. Egiten ahal ditut izapideak eta kontaktua webgunearen bidez?

Ituna egiteko urrats guztiak, bai eta programari atxikitzekoak ere, dagozkien eranskinekin batera, zainketen aldeko itunen web-orrian daude: www.pactoscuidados.navarra.es

17. Zer egin behar dut Itunetik ateratzeko eskatzeko?

Zainketen aldeko Itunetik ateratzeko, baja eskabidea bete beharko da web-orriaren bidez edo 10. eranskinean.

  • Foru Ituna: baja eskabidea (10. eranskina) NABIri bidalita webgunearen bidez edo posta elektronikoz.
  • Toki itunak: baja eskabidea (10. eranskina) kasuan kasuko toki itunaren zuzendaritza organoari bidalita, Nafarroako Berdintasunerako Institutuari jakinaraz diezaion.
18. Norekin jarri behar dut harremanetan parte hartzen dudan itunaz dauzkadan zalantzak argitzeko?
  • Foru Ituna: NABIrekin, posta elektronikoz edo webgunearen bidez.
  • Toki itunak: kasuan kasuko toki itunaren zuzendaritza organoarekin edo NABIrekin, posta elektronikoz edo webgunearen bidez.

Contacto

pactosinai@navarra.es