Javier Remirez, Lehendakaritza, Berdintasun, Funtzio Publiko eta Barne kontseilariak eta Eva Istúriz, INAIko zuzendari gerenteak “Cuidamos infinito” kanpaina aurkeztu dute gaur goizean prentsaurrekoan.
“Infinitu zaintzen dugu” Nafarroako Gobernuak Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren bidez (NABI/INAI) bultzatutako kanpainaren goiburua da, eta, horren bitartez, udalerri bakoitzeko erakunde sozial, publiko eta pribatuak animatu nahi dira Zainketen aldeko Tokiko Itun berriekin bat egitera, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuneko politika publikoen esparruan.