by AdminCuidados | Nov 7, 2022 | Berriak
2022/11/07
Guztira, Nafarroako Gobernuko 14 zuzendaritza nagusik eta 25 erakunde sozialek, publiko zein pribatuk, sinatu dute gaur goizean Zaintzen aldeko Foru Ituna; hau da, Foru Exekutiboaren Nafarroako Berdintasunerako Institutuak (NABI) proposatutako formula emakumeen eta gizonen arteko berdintasunean aurrera egiteko eta herritarren zaintzak, bizitza eta ongizatea politika publikoen erdigunean jartzeko. Ekitaldian, Maria Chivite Nafarroako Lehendakariak adierazi du garrantzitsua dela itun honek “emakumeengan oinarritutako kontziliazio-ereduak gainditzea”.
Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa.
by AdminCuidados | Oct 27, 2022 | Berriak
Ribaforadako Udaleko Osoko Bilkuren Aretoan aurkeztu zen, Nafarroako Zainketen aldeko Itunen Programaren barruan. Bertan, Udaleko eta Udalerriko Emakumeen Elkarteko politikariak eta teknikariak egon ziren. Horrela, Ribaforadako Zainketen aldeko Tokiko Itun berria sinatzeko prozesua hasi da udalerrian.
by AdminCuidados | Oct 27, 2022 | Berriak
Eguesibarko Udaleko Osoko Bilkuren Aretoan Nafarroako Zainketen aldeko Itunen Programa aurkeztu zen, Udaleko politikariak eta teknikariak eta Ibarreko hainbat gizarte-erakunde bertan zirela. Bilera honekin, Eguesibarreko Zainketen aldeko Tokiko Itun berria sinatzeko prozesua jarri dugu abian.
by AdminCuidados | Oct 21, 2022 | Berriak
INAI/NABIk Nafarroako Zainketen aldeko Itunen Programa aurkeztu du Erdialdeko Partzuergoan, Zainketen aldeko Tokiko Itun berriari hasiera emateko. Bilerara Partzuergoko udalerrietako alkatetzak eta zinegotziak joan ziren, baita Partzuergoko berdintasun-teknikariak ere.
by AdminCuidados | Oct 20, 2022 | Berriak
Azagrako Udalean Nafarroako Zainketen aldeko Itunak Programa aurkeztu zen, alkatetza, hainbat zinegotzi eta teknikari bertan zirela. Bilera honekin, Azagrako Zainketen aldeko Tokiko Itun berria sinatzeko ekimena jarri dugu abian.