Atxikitzea eta itunean sartzea hasi ondoren, eta bajen tramitazioa

ITUNARI ATXIKITZEA HASI ONDOREN

1. URRATSA ITUNARI ATXIKITZEA HASI ONDOREN

— I. Eskatzailea:

Departamentua edo entitatea

— II. Nori eskatzen zaio:

  • Foru Ituna: NABIri bidaltzea.
  • Toki Itunak: kasuan kasuko toki itunaren zuzendaritzari bidaltzea.

— III. Nola:
Webgunean edo 2. eransnekian agertzen den Itunari atxikitzeko eskaera betetzea.

2. URRATSA ESKAERA ONARTZEA

Itunaren zuzendaritza: atxikimendua proposatuko dio Biltzarrari,
hurrengo ohiko saioan.

3. URRATSA Atxikimendua eta konpromisoak sinatzea

Departamentuak edo entitateak Nafarroako Zainketen aldeko Itunen Programako
Konpromisoen adierazpena dokumentua sinatuko du, webgunean eta 3. eranskinean
jasota, bi parte-hartze maila (Batzarra/Lantaldeak)*, ordezkariak eta maila bakoitzari
dagozkion konpromisoen defi nizioa hautatuta (3. Eranskina).

* Parte-hartze mailak:

Itunetan lau parte-hartze maila ezartzen dira. Kasu horretan, Ituna abian dagoenez,
Zuzendaritza eta Koordinazioa eratuta daude, eta, beraz, Batzarrean nahitaez parte
hartzea eta Lantaldeetan parte hartzeko konpromisoa hautatuko dira:

– Batzarra: nahitaezko maila, Ituneko sail, udal edo udal-elkarte eta erakunde
guztien ordezkaritza izango baitu.

– Ituna kudeatzeko eta antolatzeko lantaldeak: Itunaren ekintzak diseinatzeko,
garatzeko eta abian jartzeko beharren arabera osatuko dira.

Dokumentuak:

3. Eranskina

4. URRATSA Hasierako prestakuntza sartu berrientzat

— I. Norentzat:
Atxikitzen zaion Itunean departamentua edo entitatea ordezkatzen duten
pertsonentzat.

— II. Edukiak:

  • Zainketak
  • Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna
  • Itunak: antolaketa, funtzionamendua eta garapena

— III. Iraupena:

2 ordu

— IV. Noiz:

Itunean sartu berri moduan atxikitzeko unean

— V. Nork ematen duen:

Nafarroako Berdintasunerako Institutua

BAJA ESKATZEA ZAINKETEN ALDEKO ITUNEAN

1. Baja eskaera bidaltzea

— I. Nola tramitatu:

Baja eskaera betez web-orria edo 10. eranskina baliatuta.

— II. Nori bidaltzen zaion:

  • Foru Ituna: zuzenean NABIri posta elektronikoz edo webgunearen bidez.
  • Toki Itunak: kasuan kasuko toki itunaren zuzendaritza organoari bidaliko zaio, eta
    horrek Nafarroako Berdintasunerako Institutuari jakinaraziko dio.

Dokumentuak:

10. Eranskina