Guztira, Nafarroako Gobernuko 14 zuzendaritza nagusik eta 25 erakunde sozialek, publiko zein pribatuk, sinatu dute gaur goizean Zaintzen aldeko Foru Ituna; hau da, Foru Exekutiboaren Nafarroako Berdintasunerako Institutuak (NABI) proposatutako formula emakumeen eta gizonen arteko berdintasunean aurrera egiteko eta herritarren zaintzak, bizitza eta ongizatea politika publikoen erdigunean jartzeko. Ekitaldian, Maria Chivite Nafarroako Lehendakariak adierazi du garrantzitsua dela itun honek “emakumeengan oinarritutako kontziliazio-ereduak gainditzea”.
Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa.